• Pintaketei  ez!

    Pintaketei ez!

    Tamalgarria eta ulertezina da, Tolosako iñauterien hasieran honetan, gure herriko kaleetan egin den mota orotako pintaketen kanpaina.

    Beti pentsatu izan dut gure iñauteriek, plazaratzen diren parodien sormen-lana, originaltasuna eta umoreaz haratago, uneko gaien inguruko kritika eta satirarako aukera eskaintzen dutela, eta baita bidegabeko egoerak salatzekoa ere, baina betiere errespetua oinarri izanik. Badirudi badirela pertsonak jai hauez disfrutatzen ez dakitenak gainontzekooi kalte egin gabe.

    Honako jokaera bandalikoek, kontu publikoengan zuzeneko eragina dute, eta horien gaineko ardurak eskatuko ditu Udalak. Baina, kezkatzen nau ere, are gehiago, eragin zuzena badu merkataritza eta beste hainbat jardueretan. Tolosako dendariek ekarpen handia egiten diote herriari bai ekonomikoki eta sozialki ere, eta horretarako eguneroko lanari ekin behar izaten diote, etenik gabe, balioan jarriz egunero baita herriko nortasuna ere. Tolosa ez litzateke egun dena izango gure merkataritza gabe.

    Hitz hauen bitartez, nire gaitzespen irmoa adierazi nahi dut egindako pintaketekiko. Adierazpen askatasunaren eta aniztasunak duen muga bakarra parekoaren askatasuna eta aniztasuna da. Oraingoan egoera onartezinak gertatu dira, Tolosako hainbat saltoki irainduak sentituz, eta bide batez, gaineratu nahiko nuke, ez dela honakoa gertatu den lehenengo aldia eta espero dut ez bilakatzea ohitura; etxekalte ibiltzearena hain zuzen ere.

    Udal Gobernuak gertakari hauen kaltetuei elkartasuna eta babesa nahi die adierazi. Merkataritzak guztion sostengua behar du, baita ekintza hauek burutu dituztenena ere. Saltokiko atea zabaltzen duten aldiro, guztiok miretsi eta eskertzen dugun zerbitzua eskaintzen dute. Lagun diezaiegun tokiko dendak bisitatuz eta ez eraso eginaz.

    Gora iñauteriak!

    Utzi zure erantzuna →

Utzi zure erantzuna

Cancel reply

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies